Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa Francisco Polo Espainia Nazio Ekintzailerako goi-komisarioarekin bildu da. Topaketan parte hartu dute, halaber, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkari Francisco Hernandez Spinolak eta Espainia Nazio Ekintzailearen zuzendari nagusi Albert Medránek.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioan egindako bileran, besteak beste, gai hauek jorratu ziren: Estatuko Administrazio Orokorraren modernizazioa eta administrazio publikoen eginkizuna, lurraldeak kohesionatuko dituen gutxieneko adostasun komunaren helburua.