Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioko Funtzio Publikoko Idazkaritza Nagusiaren egoitzan egin den zozketa publikoak zehaztu duenez, “B” hizkiak markatuko du oposiziogileek Estatuko Administrazio Orokorreko (EAO) urte osoko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko hurrenkera.
364/1995 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzupeko langileak sartzeko eta lanpostuak betetzeko eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilen lanbide-sustapenerako araudi orokorra onartu zen. Dekretu horren 17. artikuluak ezartzen duenez, “hautaketa-prozesuetako ariketak edo probak hasi aurretik, zozketa publiko bakar baten bidez zehaztuko da hautagaiek urtean zehar egingo dituzten hautaketa-probetako hurrenkera. Zozketa hori Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarriko da aldez aurretik”.