Gobernuak 2021era arte luzatu du enplegu publikoaren eskaintzak eta egonkortze prozesuak onartu, argitaratu eta garatzeko epea, baita eskaintza horietatik eratorritako deialdiak ere.
2017ko eta 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren legeek, zeinek tasa gehigarriak ezartzen baitzituzten administrazio publikoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko, gaikuntza bat ere jasotzen zuten egonkortze-prozesu horien ondoriozko lan-eskaintza publikoak egikaritzeko; 2020an zen iraungitzekoa.