Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak bideokonferentzia bidez egindako bileraren buru izan da Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa, eta Euskal Autonomia Erkidegoari hiru eskumen berri eskualdatzea adostu du.
Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua izan da Euskal Herriko ordezkaritzaren buru.