Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak lurraldeka ematen ditu Estatuko Administrazio Orokorreko (EAO) langileen lan-egoerari buruzko datuak. Dituen 179.991 enplegatu publikoetatik, 64.412k (%35,79) modu presentzialean egiten dute lan, eta 99.178k (%55,10) modu ez-presentzialean. Bestalde, 2.451 (%1,36) COVID-19agatik isolamendu egoeran daude eta 1.026 (%0,57) zerbitzu soziosanitarioetan edo kolektibo zaurgarriekin dauden boluntarioak dira. Gainerako langileak beste egoera batzuetan daude, baimenetan, bajetan, etab.