Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa bideokonferentzia bidez bildu da Elias Bendodo Andaluziako Presidentetza, Herri Administrazio eta Barne kontseilariarekin; Gabriela Bravo Valentziako Erkidegoko Justizia, Barne eta Administrazio Publikoko kontseilariarekin; eta Paula Fernandez Viaña Kantabriako Presidentetza, Barne Justizia eta Kanpo Ekintzako kontseilariarekin.
Ministroak Funtzio Publikoaren arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako sailburu guztiekin atzo hasi zituen bileren barruan egin dira bilerak, kudeaketa-gai komunetan aurrera egiteko eta gobernantzaren eta enplegu publikoaren arloetan azken hilabeteetan izandako esperientzia partekatzeko.