Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa bideokonferentzia bidez bildu da gaur arratsaldean Gobernuak autonomia-erkidegoetan eta autonomia-estatutua duten Ceuta eta Melilla hirietan dituen ordezkariekin.
Ministroarekin batera izan dira Francisco Hernandez Spínola Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkaria, Miryam Alvarez Lurralde Koordinaziorako idazkari nagusia eta Agustin Torres Estatuko Administrazio Orokorrak Lurraldean duen zuzendari nagusia.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak Estatuko Administrazio Orokorrak lurraldeetan dituen ordezkariekin izaten dituen ohiko koordinazio-bilerei erantzuten die bilerak.