Guztira, Estatuko Administrazio Orokorreko (EAO) 3.845 langile daude isolatuta COVID-19agatik, duela hamabost egun baino %38 gutxiago, orduan 6.165 isolatu baitzituzten.
Bestalde, 110.330 enplegatu publikok (%61,5) modalitate ez-presentzialetan egiten dute lan gaur egun, eta 50.312k (%28) modu presentzialean.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak balantzea egin du, maiatza hasieran eguneratutako datuekin, datozen asteetan Estatuko Administrazio Orokorrean “deseskalatzeari” ekin aurretik, Gobernuak onartutako normaltasun berrirako Trantsizio Planaren arabera eta beti ere osasun agintarien gomendioei kasu eginez.