Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak alarma-egoeran Estatuko Administrazio Orokorrean (EAO) lan egiteko modalitateei buruzko datuak ematen ditu, sailetako informazioa bildu ondoren. Datu horien arabera, gaur egun modalitate ez-presentzialetan lan egiten duten ministerio guztietako langile publikoak 108.797 dira (%62,49), modu presentzialean lan egiten dutenak 47.865 eta isolamendu egoeran daudenak 6.165 (%3,54). Beste lan-egoera batzuetan daude gainerako langileak (%6,5).
Denbora-tarte horretan, bertaratu beharrik gabeko 1.535 ikastaro egin dira, eta 26.531 bilera telematiko.