Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren azken datuen arabera, administrazio publikoek 2.595.575 langile dituzte Espainian; horietatik 1.459.918 emakumeak dira (%56,25) eta 1.135.657 gizonak (%43,75).
Espainiako hiru herri-administrazioetan gero eta emakume gehiago dago, oro har. Hiru administrazioetako 1.459.918 emakumeren baturak 324.261 (%12,5) gehiago suposatzen du gizonezkoena baino, guztira 1.135.657 baitira.
Joera gero eta handiagoa da, azken promozioetan, kidego askotan, emakumezkoen presentzia gero eta handiagoa baita, bai hautagaien artean, bai hautatutakoen artean.