Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak dei egin die herri-administrazio eta legebiltzar-talde guztiei, eztabaidaren eta elkarrizketaren bidez topaketa bilatzeko, gure herrialdeak aurre egin behar dien aldaketen eta erronken konplexutasunak eskatzen duen gobernantza-eredua posible egiteko. Funtzio Publikoari dagokionez, Administrazioaren modernizazioan aurrera egitea lehenetsi du ministroak, gobernu onerako tresnarik onena bihurtzeko.