Gatazka konpontzeko elkarrizketa balioan jarri du Carolina Dariasek, eta ziurtatu du irtenbide bat aurkitzeko bide guztiak miatuko direla eta, hasteko, ez diotela marra gorririk jarri elkarrizketari. "Bilera ondo joan zen, giroa atsegina izan zen. Oso egun garrantzitsua izan zen, elkarrizketa zintzoa izan zen".
Gobernuaren proposamenari buruz, hilean behin hitz egiten jarraitzeko akordioa nabarmendu du ministroak." Eta amaitu du: "Bidea luzea eta oztopoz betea izango da, baina akordiorako borondateak motibatzen nau. Bi aldeok badakigu ezin dela blokeoarekin jarraitu."