Funtzio Publikoko idazkari nagusiak, Javier Ruedak, Estatuko Administrazio Orokorraren Negoziazio Mahai Orokorraren (EAO) bileraren buru izan da.
Joan den otsailaren 13an, Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak eta Francisco Hernandez Spínola Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkariak UGT, CCOO eta CSIF sindikatuetako Funtzio Publikoko ordezkari sindikalekin lehen bilera egin eta egun batzuetara bildu zen Mahaia.
EAOko Negoziazio Mahai Orokorrak 2019ko abenduaren 11ko akordioa berretsi du, 2017ko eta 2018ko prozesuetan enplegu publikoa egonkortzeari buruzkoa; bi errege-dekretutan jaso ziren.
Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan argitaratutako egonkortze-eskaintzako bi errege-dekretuen arabera, 5.390 plaza daude egonkortzeko.