Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa buru izan da Las Palmasen Anselmo Pestana Kanariar Uharteetako Gobernuko ordezkari berri izendatu duten ekitaldian.
Ministroak nabarmendu duenez, “Gobernuak elkarrizketari eta lurralde guztiei aukera bat emateko erabakia hartu du, aniztasunean bat egingo duen eta gutxieneko adostasun batean oinarrituko den Espainia bat lortzeko” “badakigu zer herrialde nahi dugun eta hori lortzeko beharrezkoak diren politika publikoak zein diren”.