Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa buru izan da Administrazio Publikoko Institutu Nazionalean (INAP) Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegoko LII. promozioko 42 funtzionario berriei tituluak emateko ekitaldian.
Ministroak Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko buru gisa hartutako konpromisoetako bat adierazi du: “Gero eta profesionalagoa, independenteagoa eta gaituagoa den Funtzio Publikoa izatera bideratutako proiektu berriak martxan jartzea”.