Estatuaren eta Melillaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak Osasun arloko eskualdaketak adostu ditu
01/12/2005
Galeria
Administrazio Publikoen Ministerioan bilera
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Melillako Hiri Autonomoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak osasun arloko 1,16 milioi euroko eskualdaketak onartu ditu
Handitu irudia
Ana Leiva eta Juan Jose Imbroda
Lurralde Lankidetzako Estatu idazkaria eta Melillako Hiri Autonomoko presidentea Transferentzien Batzorde Mistoaren bileraren buru izan dira
Handitu irudia
Melillako presidentearen prentsaurrekoa
Juan José Imbrodak kazetariei azaldu dienez, Melillarentzat oso garrantzitsua da oraindik egin gabe dauden transferentziak jasotzea, hala nola gaur Osasun arloan onartutakoa, ikuskaritza teknikoari, uren osasun-kontrolari, atmosferaren kutsadurari, osasun-publizitateari eta osasuna babesteko programei eragiten diena.
Handitu irudia
Ana Leivak ere agerraldia egin du kazetarien aurrean
Lurralde Lankidetzako Estatu idazkariak azpimarratu duenez, 1997tik Melillara egiten den lehen transferentzia da, eta, beraz, Hiri Autonomoarekin elkarrizketari eta lankidetzari berrekingo zaie eskualdaketen arloan.