Koordinatzaile balidatzaileak berrabiaraz ditzake balidatzaile den agintaritzetako erabiltzaile administratzaileen pasahitzak, baina ez gainerako erabiltzaileenak (administratzaileak ez direnak), inork (ezta koordinatzaile balidatzaileak ere) ezin baitu jakin beste agintaritza baten barne-egitura zein den (zein erabiltzailek osatzen duten, esleipenik erabiltzen duen ala ez, etab.). ). Administratzaileak ez diren erabiltzaileek, beraz, beren agintaritzaren administratzailearengana jo behar dute (azken finean, ‘hurbilago’ dute) pasahitza berrabiarazteko. Administratzaileek berek pasahitza ahaztu badute bakarrik jo dezakete koordinatzailearengana, berrabiarazteko.