IMI sistema erabiltzea erraza da beste programa edo inguru informatiko batzuk erabiltzen badituzu. Hemen aurkituko dituzu autoprestakuntzarako baliabideak eta sistemaren barruan jarduteko moduari buruzko orientabideak (bideo erakusgarriak barne).
Prestakuntza
Laguntza-materiala ere bai, IMIri buruzko trebakuntza-saioren bat antolatzen baduzu beste erabiltzaile batzuentzat.
Autoprestakuntzarako material gehigarria du Batzordearen IMI webguneko prestakuntza atalean. Bereziki, IMIri buruzko aurkezpen dibulgatzaile bat egiteko, EBko Batzordearen bideo hau ikus dezakezu: http://ec.europa.eu/internal_market/imi-net/video/all_about_imi_es.mp4
Trebakuntza-saioren bat planifikatzen ari bazara, jarri harremanetan NIMICekin (atencionusuarios.IMI@seap.minhap.es): formakuntzarako material anitza eman dezakegu, baita beste koordinatzaile batzuen formakuntza jarduerak presentzialki babestu ere.
Gainera, jardueraren datak aldez aurretik jakinda soilik eskatu ahal izango dio koordinazio nazionalak Batzordeari mantentze-jarduerarik edo ikasturtean sistemaren erabilgarritasunari eragin diezaiokeen beste jarduerarik ez egiteko.