Azaroaren 2an bilera egin zuten Eskubide Sozialetako idazkariorde Ruben Blas Vicenterekin –La Palma uhartea berreraikitzeko komisonatua–, Hector Izquierdo Trianarekin eta Estatuko Administrazioko gainerako langileekin.
Estatuko Administrazioak 5,5 milioi euroko transferentzia egin zuen premiazko gauzen erosketa errazteko; ondoren, Estatuko Administrazioak 6,5 milioi euroko transferentzia gehigarria egin dio Kanarietako Gobernuari, premiazko gauzen erosketa errazteko, eta horri esker, jarduera hori osatzeko falta ziren 609 laguntzak ordaindu ditu.