Gerra baterako marrazkiak. 1936-1939
Gerra baterako marrazkiak. 1936-1939 publiko guztientzako liburua da, eta Espainiako gerra zibila, bereizi gabeko bonbardaketak jasan ondoren, marraztu zuten neska-mutilen esperientzia jasotzen du. 4-15 urte zituzten. Salbatzeko, Bigarren Errepublikako Gobernuak Levanteko kolonietara ebakuatzea antolatu zuen, familiarengandik urrun, baina maisu-maistren talde batek babestuta. Han, etxe berrian eta emakumeek gidatutako proiektu pedagogiko handi baten gidaritzapean, txikiek bizi izandakoa marraztu zuten: bonbardaketak, ebakuazio eguna… baina baita Gerra aurreko bizimodua, kolonietako jolasak eta gerra amaitu ondorengo etorkizuna ere.
Gaur egun Espainiako eta Estatu Batuetako 4 liburutegitan dauden 2000 marrazkietatik 90 aukeratu dira liburu honetan. Irudiekin batera doazen testuek lagundu egiten digute irudiok egin zireneko une historikoa testuinguruan kokatzen, ondare historiko horren garrantzia ulertzen eta, batez ere, gerra gatazka baten aurrean ahulenen sufrimenduaren aurrean sentsibilizatzen.