Zinema Akademiak FESCIMED, Memoria Demokratikoaren aldeko Nazioarteko Zinemaldia, hartuko du bere zortzigarren edizioan. Fernando Martinez Memoria Demokratikoaren Estatu idazkariak VIII. Jaialdiaren aurkezpenean azpimarratu duenez, "Espainiako gobernua FESCIMED babesten ari da, eta hala egiten jarraituko du, Memoria Demokratikoaren Nazioarteko erreferente bihurtu delako jende gaztearentzat, eta memoria sustatzeko eta zabaltzeko erakusleiho bikaina delako".
Paquita Sauquillo abokatu eta “Movimiento por la Paz, el Desarme y la Libertad” GKEko presidenteak lagunduta, Fernando Martínezek Lola González Ruiz saria eman dio José Miguel Monzón (el Gran Wyoming) aktore, aurkezle eta musikariari, Askatasunarekiko eta Memoriarekiko duen konpromiso artistikoagatik.
Zinemaldia Carlos Olalla zuzendariak eta Amparo Climentek, “Artea eta Memoria” Elkarteko lehendakariak, aurkeztu dute.