‘Les roges del Molinar’ bezala ezagutzen direnak, Aurora Picornell Femenies, Catalina Flaquer Pascual, bere alaba Antonia Pascual Flaquer eta María Pascual Flaquer izan zirenak; eta Belarmina González Rodríguez matxinatuek umiliatu eta hil zituztenak, komunistak eta errepublikarrak izateagatik, 1937ko urtarrilaren 5ean. Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak omenaldia egin die gaur, Palman, frankismoaren biktima izan ziren emakume horiei; izan ere, haien argazkiak urratu zituen Balear Uharteetako Parlamentuko presidenteak, autonomia erkidegoko Memoria Legea indargabetzea bozkatzen ari ziren osoko bilkura batean.
Aurretik, Angel Victor Torresek, Balearretako Gobernuaren ordezkari Alfonso Rodriguezekin eta Memoria Demokratikoaren Estatu idazkari Fernando Martinezekin batera, lore eskaintza egin zuen, Palmako Hilerriko Oroimenaren Horma deiturikoan, II. Errepublikaren askatasunaren eta ordena konstituzionalaren alde bizia eman zuten gizon eta emakume guztiei omenaldia egiteko. Espazio hori Memoria Leku izendatuko dutela iragarri zuen ministroak, eta azaldu duenez, Balear Uharteetan “dagoeneko 21 dira ireki diren hobiak eta aurkitutako 241 gorpu, ahanzturatik erreskatatutako 241 memoria horiei egiten zaie justizia”.