Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritza, Madril
Memoria Demokratikorako Estatu idazkari Fernando Martinezek eta Nafarroako Foru Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok bilera telematikoa egin dute, eta memoria demokratikoaren alorrean bi erakundeen arteko hainbat elkarlan bide jorratu dituzte. Lankidetza-bide horiek bi administrazioen arteko akordio bat sinatzean gauzatuko dira.
Erabateko elkarlan giroan egin den topaketan, hainbat gai garrantzitsu jarri dituzte mahai gainean, besteak beste, Memoria Demokratikoaren Lege berrian aurreikusten den Lau Urteko Exhumazio Plana, eta administrazio publikoak izatea bultzatuko duena oraindik hobi komunetan lurperatuta dauden pertsonak hobitik ateratzeko prozesu osoaz arduratzeko. Akordio horren esparruan, bi administrazioak lankidetzan arituko dira Hobien Mapa gehiago garatzeko eta foru erkidegoaren barruko memoria-lekuak aurkitu eta katalogatzeko, DNA banku bat edo desagertutako pertsonen errolda bat sortzeko.
Bileran argi geratu da bi alderdien interesak bat datozela memoria demokratikoaren hedapenari dagokionez. Ildo horretan, lankidetza estutuko da artxiboekin lotutako gaietan eta, bereziki, memoriaren Nafarroako dokumentazio zentroan eta memoria duten eskolen Nafarroako programan.