La Memoria Demokratikoaren Legea Honela dio Zortzigarren Xedapen Gehigarriak:
- Jatorriz espainiarrak izandako aita edo ama, aitona edo amonarengandik Espainiatik kanpo jaiotakoek, baldin eta arrazoi politiko, ideologiko edo sinesmen edo sexu-orientazio eta -identitateengatik erbesteratu izanaren ondorioz espainiar nazionalitatea galdu badute edo hari uko egin badiote, Espainiako nazionalitatea aukeratu ahal izango dute, Kode Zibilaren 20. artikuluaren ondorioetarako. Era berean, Espainiako nazionalitatea eskuratu ahal izango dute honako kasu hauetan dauden pertsonek:
- 1978ko Konstituzioa indarrean jarri aurretik atzerritarrekin ezkontzeagatik nazionalitatea galdu zuten emakume espainiarren seme-alabak, kanpoan jaiotakoak.
- Lege honetan edo abenduaren 26ko 52/2007 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera aukeratzeko eskubidearen ondorioz jatorrizko nazionalitatea aitortu zitzaien espainiarren seme-alaba adindunek.
- Kasu guztietan, lege hau indarrean sartzen denetik bi urteko epean formalizatu beharko da deklarazio hori. Epe hori amaitutakoan, Ministroen Kontseiluak hura urtebetez luzatzea erabaki ahal izango du.
Memoria Demokratikoari buruzko urriaren 19ko 19/2022 Legeak zortzigarren xedapen gehigarrian ezartzen ditu Espainiako nazionalitaterako aukera-eskubidea izapidetzeko jarraibideak, irizpideak eta eskaera-ereduak. Instrukzioa, 2022ko urriaren 25ekoa, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarena.