Memoria Demokratikoaren urriaren 19ko 20/2022 Legeak 17. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, Estatuko Administrazio Orokorrak mapa integratu bat egingo du desagertutako pertsonak aurkitzeko, Espainiako lurralde osoa hartuko duena, eta administrazio publiko eskudunek bidalitako datuak jasoko dira mapa horretan.
Dokumentazio kartografikoa eta geografikoa aldian-aldian eguneratuko da eta publikoa izango da. Aztarnen lokalizazio-mapetan sartuta dauden guneak modu berezian zainduko dira, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan eta aplikatu beharreko araudiaren arabera. Lege honen babesean egindako geoerreferentziazio, kartografia edo geolokalizazio oro Espainiako erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoan egingo da.