Jendaurreko informazioa honako honi buruz: aldaketak egiteko aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta, zehazki, "FV Ekienea" instalazio fotovoltaikoa (107,525 MW-eko potentzia instalatua duena) eta haren ebakuazio-azpiegiturak instalatzeko proiektua onura publikokoa dela deklaratzeko aurretiazko administrazio-baimena. Prozeduran sartutako ebakuazio-azpiegiturak honako hauek ditu:
· ST Armiñon 30/132 kV-ko azpiestazio elektriko jasotzailea, Arabako Armiñon udalerrian.
· 132kV-ko linea, ST Armiñon 30/132kV-ko transformazio-azpiestaziotik ST Puentelarra transformazio-azpiestaziora (132kV). Linea hau airekoa eta lurpekoa da eta 18,038 km-ko luzera du guztira; airetik 16,806 km-koa da, eta lurpetik 1,232 km-koa.
Linea hau Armiñon, Erriberabeitia, Erriberagoitia eta Lantaron udalerrietatik airetik igarotzen da, eta lurpeko zatian, Lantaron udalerritik.
Iragarki honen xede den proiektuaren xedea ez da:
· ST Puentelarra 132 kV transformazio-azpiestazioa. Azpiestazio hau badago eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren titulartasunekoa da.
Prozedura honen eraginpeko udalerriak Armiñon, Erriberabeitia, Erriberagoitia eta Lantaron dira, Araban.
EKIENEA S.L.k sustatua.