- Marisol Garmendia: “Espainiako Gobernua erabakitasunez ari da bultzatzen euskal industriaren eta ekonomiaren eraldaketa jasangarria eta berriztagarria, karbonogabetzeko industria-proiektuak eta energia berdeak (hidrogenoa, adibidez) bultzatuz”
- Euskadik 4.000 milioi euro jaso ditu Europako Funtsetatik ekainera arte, eta 30.000 onuradun izan ditu
Termino absolutuetan, EAEk 507 milioi euro baino gehiago bideratu ditu PERTE funtsetatik EAEko industria eredu ekonomiko jasangarri eta ingurumena errespetatzen duen eredu baterantz azkarrago joatea helburu duten industria-proiektuetara. Estatuak arlo horietarako eman dituen funtsen % 8,5 da kopuru hori, eta Euskadik Espainian duen pisu demografiko eta ekonomiko erlatiboaren oso gainetik dago.
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, “Espainiako Gobernuak euskal industria eta ekonomia eraldatu eta modernizatzeko egin duen apustu irmoa, lehiakorragoa, jasangarriagoa eta berdeagoa eginez. Horregatik ari da bultzatzen, PERTEren bidez, euskal industria deskarbonizatzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko proiektuak, hala nola hidrogeno berdearen korridorea”.
“Jasangarritasun eta karbono aztarnaren murrizketa politika hau, ez da oparotasun eta aurrerapenarekin bateraezina, kontrakoa baizik. Datuak erakusten ari dira bi asmoak uztartu daitezkeela eta, hain zuzen, Espainia da Europan gehien hazten ari den eta enplegu gehien sortzen duen ekonomia, Euskal Herria bezala, %2,1ean hazten ari baita. Euskal ekonomiaren deskarbonizazioaren aldeko konpromiso hori instituzioek, enpresek eta eragile teknologikoek partekatzen dute”.
Espainiako Gobernuak energia garbien alde egin duen apustuak, ingurumen-eskakizun bati ez ezik, garapen ekonomikorako eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera bati ere erantzuten dio. Europako funtsak eremu horretan zabaltzeari esker, Euskadin tamaina handiko proiektuak bultzatzen ari dira sektore estrategikoetan, mugikortasun elektrikoarekin, hidrogeno berdearekin, altzairutegietako, zementu-fabriketako eta energia-azpiegitura berrietako energia-eraginkortasun industrialarekin lotuta.
4.000 milioi euro NEXT funtsetan
“Espainiako Gobernuak ia 4.000 M€ bideratu ditu Euskadira Europako Funtsetatik, eta ekarpen erabakigarria egiten ari da ekonomiaren garapenean eta modernizazioan, kalitatezko enpleguaren hazkundean eta euskal herritarren ongizatean. Laguntzak euskal ekonomiari iristen zaizkio digitalizazioan, elektrifikazioan eta deskarbonizazioan inbertitu behar duten arlo eta sektore guztietan, lehiakortasuna hobetzeko eta nazioarteko egungo egoera aldakorraren erronkei aurre egiteko”, nabarmendu du Marisol Garmendiak.
Euskadik aurtengo ekainera arte 3.962 milioi euro jaso ditu PTRRtik, eta horietatik 1.299 milioi zuzenean Eusko Jaurlaritzak kudeatu ditu.
Euskal Herria aukera historiko hori aprobetxatzen ari da, erakunde eta enpresa egitura indartsu eta planaren helburuekin bat egiten duen bati esker. Funtsen banaketa 30.000 onuradun inguruk erakusten dute; horietatik mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek funtsen % 43 hartzen dute, enpresa handiek % 34, eta gainerakoa etxeetara, gizarte-erakundeetara, fundazioetara eta administrazioetara bideratzen da.
Etorkizunari begira, PTRRren apustu eraldatzaileenetako bat PERTE (Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak) dira, gure ekonomiaren egiturazko eraldaketarako palanka gisa sortuak. Espainiako Gobernuak 12 PERTE bultzatu ditu funtsezko esparruetan, ibilgailu elektrikotik hasi eta osasuneraino, trantsizio energetikotik edo digitalizaziotik igaroz. Estrategia horren barruan, Ibilgailu Elektriko eta Konektatuaren PERTEa 553,5 milioi euroko injekzioa izan da Euskadirentzat aurtengo ekainera arte, Espainiako guztizkoaren % 14, eta lurraldea mugikortasun iraunkorraren eta berrikuntza industrialaren erreferentziazko polo gisa sendotu du. Inbertsio horri esker, automobilgintzaren euskal balio-katearen lehiakortasuna indartuko da, kalitatezko enpleguaren sorrera bultzatuko da eta sektorearen deskarbonizazio eta transformazio digitalerako helburuetarantz urrats sendoz egingo da aurrera.
Espainiako batez besteko pentsiorik altuena
Espainiako Gobernuak Euskadin duen eraginaren azken seihilekoaren balantzean kontuan hartu beharreko beste datu bat da euskal pentsioak Estatuko altuenak bezala finkatu direla. EAEko pentsiodunek, batez beste, 1.834 euro kobratzen dute hilean, 2018an Pedro Sanchez gobernatzen hasi zenean baino 494 euro gehiago. Estatu osoan, batez besteko pentsioa 1.506 eurokoa da.
Beste datu aipagarri batzuk: Euskadik 1.029.145 langile ditu (2018ko ekainean baino 75.362 gehiago), 173.518 kontratu mugagabe (2019an baino %106 gehiago) edo Gutxieneko Soldata 61.000 langilek jasotzen dute.