- Polizia Nazionalean, Guardia Zibilean, Armadan eta EAOn emakumeek Euskadin egiten duten lana ikusarazten eta balioesten lagundu dute ostiral honetan Gasteizen egin den mahai-inguruak eta ostegunean Bilbon egin den topaketak
- Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak dioenez, “Espainiako Gobernua konprometituta dago euskal eta espainiar gizarteko esparru guztietan emakumeen berdintasuna lortzeko borrokan”
Martxoaren 8a dela eta, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak, Marisol Garmendiak, Estatuko Administrazio Orokorreko eta Segurtasun Indar eta Kidegoetako emakumeak bildu ditu, haien presentzia eta Euskadin egiten duten lanaren garrantzia ikusarazteko.
Marisol Garmendia ordezkariak azpimarratzen duen moduan, “Estatuko Administrazio Orokorra, Euskadin, gehienbat emakumeena da, gizonezkoak baino emakume gehiago daude organismo eta arlo funtzional ezberdinetan, eta zuzendaritza-postuetan ia berdindu egiten dira; duela urte batzuk pentsaezina zen hori. Eta Segurtasun Kidegoetan ere, emakumeen presentzia nabarmen ari da handitzen”.
Lehenengo aldiz, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan, Polizia Nazionaleko, Guardia Zibileko eta Armadako emakume batzuek Gobernuaren ordezkariarekin topaketa batean parte hartu dute gaur Gasteizen, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako bidean esperientzia eta erronka komunak partekatzeko. “Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Kidegoetan eta Autonomia Erkidegoetan emakumeen presentzia izatea, Espainia osoko handiena dena, eta hori ospatu, txalotu eta sustatzen jarraitu behar dugu”, Marisol Garmendiaren hitzetan.
Polizia Nazionalean, Euskal Autonomia Erkidegoko polizien %14,45 emakumeak dira. Guardia Zibilari dagokionez, Euskadin lanean ari diren langile guztien %13,2 emakumezkoak dira. Eta Armadan, Euskadin dauden emakumeen portzentajea %10ekoa da.
Gobernuaren ordezkariak azpimarratu duenez, “oso urrats garrantzitsuak ematen ari dira Euskadiko Segurtasun Kidegoetako eta Armadako aginte-kateetan balio eta kualifikazio handiko emakumeekin, baina lanean jarraitu behar dugu presentzia hori areagotzeko, erabateko parekatzea lortu arte”, adierazi du Marisol Garmendiak.
Euskadiko Estatuko Administrazio Orokorrean dagoeneko lortu da parekatze hori, non gaur egun lanean ari diren pertsonen %64 emakumeak diren. Zuzendaritza-mailetan, emakumeen ehunekoa ia parekotasunera iristen da, % 48rekin.
EAOko emakume horien ordezkaritza zabala, halaber, lehenengo aldiz bildu zen ostegunean Bilbon, Bizkaiko Ordezkariordetzan, Marisol Garmendiaren iritziz “Estatuko Administrazio Orokorreko emakumeek Euskadin duten indarra, zerbitzu publikoarekiko duten konpromisoa eta emakume guztientzako aukera- eta eskubide-berdintasunaren defentsa” sinbolizatu zituen topaketan.
“Emakumeok biztanleriaren erdia gara eta justizia sozial eta politikokoa da gure balioa eta eskumena aitortzea, enplegu aukera, soldata eta ardura berdinekin bizitzako edozein esparru landu eta kudeatzeko”.
“Pedro Sanchez buru duen Espainiako Gobernua ekintzekin, neurri eta politika zehatzekin erakusten ari da emakumeen berdintasunaren defentsa kausa justua dela, kohesioaren eta justizia sozialaren balio demokratikoak indartzen jarraitzeko ezinbestekoa. Ni neu naiz horren adibide, Euskadin Jaurlaritzaren ordezkari izendatu duten lehen emakumea naizen aldetik. Lanean jarraitu behar dugu kristalezko sabaiak hausten jarraitzeko eta emakumeentzat gero eta lehen aldi gutxiago egoteko”.