- Sapa Operaciones enpresari (Gipuzkoa) 5,84 milioi euro dagozkio; Spool Sistemas enpresari (Gipuzkoa), 434.475 euro, eta Kautenik enpresari (Bizkaia), 218.631 euro, B lineako 29 proiektu berriren Espainiako esleipenaren barruan, 72 milioi euroren truke.
- Marisol Garmendiak nabarmendu du “funts horiek inpaktu positibo handia dutela Euskal Autonomia Erkidegoan, industria eta kalitatezko enpleguaren sorrera sustatzeko eta dinamizatzeko”
- EAEk 400 milioi euro inguru parte hartzen du PERTE VECen (ibilgailu elektriko eta konektatua)
PERTE VEC IIren behin-behineko azken esleipenek Sapa Operaciones enpresa gipuzkoarraren (5,84 milioi euro), Spool Sistemas gipuzkoarraren (434.475 euro) eta Kautenik bizkaitarraren (218.631 euro) eskaerei erantzuten diete.
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, “laguntza horiek eragin positibo handia dute euskal ekonomian industria eta kalitatezko enpleguaren sorrera bultzatzeko eta dinamizatzeko. Espainiako Gobernuak diseinatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana gure ekonomiaren martxa ona laguntzen ari da, eta, zehazki, Ibilgailu Elektriko Konektatuaren PERTE, industria eraldatzen planetarekiko deskarbonizazioarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako eredu baterantz”.
Lerro honen helburua da inbertsio-planak bultzatzea ibilgailu elektriko eta konektatuaren balio-kate industrialerako, haren sistemetarako, azpi-sistemetarako eta osagaietarako, bai eta hedatzeko behar diren zenbait azpiegitura-sistema osagarritarako ere.
Marisol Garmendiaren ustez, “automobil-parkearen pixkanakako elektrifikazioak automobilgintzaren industria ibilgailu elektrikoaren eta mugikortasun jasangarriaren erronketara egokitzen laguntzen du, Euskadin funtsezkoa den sektorea baita”.
Euskal enpresek PERTE VECaren bi faseetan 400 M€ inguruko parte-hartzea izan dute, azken horiek barne.