Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria buru izan da gaur Gasteizen, Sansomendi kuartelean, Guardia Zibilaren zaindari Pilarreko Ama Birjinaren eta Espainiako Festa Nazionalaren ospakizunen harira antolatutako ekitaldietan. Ordezkariarekin batera, Jose Antonio Mingorance Guardia Zibilaren 11. Zonako jeneralburuak, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak, Gabino Regalado koronelak, Defentsako ordezkariak eta Javier Sáez Lanas Gobernuak Araban duen ordezkariordeak hartu dute parte ospakizunean, beste agintari zibil eta militar batzuen artean, Frantziako Genderiako gonbidatu batzuk barne. Ekitaldian zehar, hainbat agente eta langile zibil saritu zituzten, gorputzaren irudia hobetzen laguntzeagatik.
Ordezkariak bere mintzaldia hasi du azpimarratuz Guardia Zibileko kideek egunero egiten duten lan nekaezina “gure komunitatean segurtasuna eta ordena mantentzeko. Zuen lana funtsezkoa da herritar guztiak bakean eta segurtasunean bizi ahal izatea bermatzeko, eta harro egoteko modukoa da gu guztiontzat. Gobernu Ordezkaritzatik adierazi du Denis Itxasok gure esker ona adierazi nahi dugu zuen dedikazio eta profesionaltasunagatik”.
“Etengabeko eguneratzea, berrikuntzan inbertitzea eta langileen prestakuntza –azpimarratu du Denis Itxasok– oinarrizkoak dira Gorputz hau urteen poderioz sortzen diren kriminalitate modu berriei aurre egiteko erakunde gaitua bilakatzeko, hala nola osasun krisiei, gorroto, diskriminazio eta menderatze modu anitzei edo ziberdelinkuentziari aurre egiteko”.
“Delitu horien aurkako borrokak baliabideak eta teknologia aurreratua ez ezik, indar eta polizia kidego ezberdinen arteko lankidetza handiagoa ere eskatzen du. Alde horretatik, ezinbestekoa da Ertzaintzarekin eta Euskadiko beste segurtasun-kidego batzuekin dugun lankidetza indartzea. Elkarrekin, eguneroko bizitzako beste hainbat alderditan bezala, modu eraginkorragoan egin diezaiekegu aurre aurrean ditugun erronkei, eta gure herritarren segurtasuna bermatu”. Horren harira, Gobernuaren ordezkariak adibide gisa jarri ditu azken urtean zehar egindako hainbat operazio bateratu, Bilbon balizko hilketa bat argitzea ahalbidetu duten Polizia Kidego ezberdinekin egindakoak, edota narkotrafikoan diharduten hainbat talde desartikulatzea”.
Denis Itxasok bere diskurtsoan aitortu duenez, emakumea Guardia Zibilean sartzeak “operazioen eraginkortasuna hobetzen du, eta, noski, Gorputza modernizatzen eta eguneratzen laguntzen du; izan ere, Gorputza ezin da izan babestu behar dugun gizartearen isla zintzoa baino”.
Bestalde, emakumeen aurkako indarkeria, bere alderdi guztietan, “gure garaiko beste bidegabekeria handietako bat dela eta horri heltzea gizarte gisa lehen mailako erronka dela” egiaztatu ondoren, Gobernuak Euskadin duen ordezkariak azpimarratu nahi izan du “hainbat hamarkadatan, gure agenteek fanatismoari aurre egin ziotela eta beren bizitzak arriskuan jarri zituztela gizarte osoa babesteko”. Haien sakrifizioa eta dedikazioa funtsezkoak izan ziren indarkeria desagerrarazteko, eta beti egongo gara esker onez horregatik. Baina, gainera, funtsezko protagonistak zarete ETAk egin gabe dituen krimenak argitzen jarraitzeko”.
Denis Itxasok gizarte gisa definitzen gaituzten balioei buruzko gogoeta kolektibo batera gonbidatuz amaitu du bere mintzaldia. Elkartasuna, legearekiko errespetua, pluralismoaren, tolerantziaren eta aniztasunaren sustapena eta guztion onerako dedikazioa zaindu eta sustatu behar ditugun printzipioak dira, bizikidetzaren eta ongizatearen berme hobe gisa.