Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak informazio-saio bat egin du Mendabiako Gurutze Gorriarekin, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonei ikasketak homologatzeko egin beharreko izapideei buruz.
Topaketa horretan, Hezkuntzako Goi Ikuskaritzaren alorrak, María Yolanda Salinas zuzendariak eta Isabel Fernández goi-ikuskariak hartu dute parte. Mendabiako Gurutze Gorriaren aldetik, Charo Elvira zuzendaria eta boluntarioak bertaratu dira, bai aurrez aurre bai telematikoki.
Espainiara beste herrialde batzuetatik etortzen diren pertsonek titulazioak homologatzeko egin behar dituzten kudeaketen inguruan behar den informazioa emateko Ordezkaritzak egiten duen hedapen-planaren eta herritarrengana hurbiltzeko planaren barruan sartzen da jarduera hori.
2024. urte honetan zehar, asko dira Hezkuntzako Goi Ikuskaritzatik hainbat fundazio, elkarte eta GKErekin egiten ari diren dibulgazio-bilerak, horrelako tramiteak egin nahi dituzten pertsonei babesa emateko. Titulazioen homologazioa da zerbitzu honen eginkizunetako bat. Espediente gehienak Peru, Kolonbia eta Ekuadorretik datoz, ondoren Bolivia, Venezuela eta Marokotik.
Goi Ikuskaritzako eremu horretatik informazioa ematen dute, hirugarren herrialdeetatik datozen herritarrek, titulazioak homologatzeaz gain, Nafarroan ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten.