Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Alicia Echeverríak, gaur hasi du Foru Erkidegoko agintari nagusiekin hasitako bilera erronda, Ordezkaritzaren aurrean bere lehentasunak azaltzeko eta gainerako erakundeen jarduera eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.
Testuinguru horretan, Echeverria Maria Chivite Nafarroako presidentearekin bildu da gaur goizean. Bileran, gobernu zentralaren eta foralaren arteko elkarlana izan dute hizpide, eta bi administrazioek elkarlanean lantzen dituzten gai batzuk errepasatu dituzte.
Bestalde, Gobernuaren ordezkaria Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualderekin bildu da, eta hari ere legegintzaldian zehar lankidetzarako eta elkarrizketarako duen borondatea azaldu dio.