2022ko abuztuaren 20tik ekainaren 8ra bitartean baso-suteak, uholdeak eta bestelako hondamendiak jasan dituzten 13 autonomia-erkidegotako lurraldeak babes zibileko larrialdi batek larri kaltetutako eremu izendatu ditu astearte honetan Ministroen Kontseiluak.
Babes zibileko larrialdi batek kaltetutako eremu horiek laurogei gertakariren ondorioz kaltetutako lurraldeak dira –baso-suteak, ekaitzak, elurteak, euri-jasak eta beste–, Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Balear Uharteak, Murtziako Eskualdea, Nafarroa eta Euskal Autonomia Autonomia Erkidegoan, baita Ceuta hirian ere. Foru Erkidegoaren kasuan, joan den irailaren 20an Iruñean, Ezkaba mendian, izandako sutea aipatzen du.
Gobernuak onartutako adierazpenak bidea irekitzen du larrialdi horietan kaltetutakoek aukera izan dezaten Babes Zibileko Sistema Nazionalaren Legean aurreikusitako laguntzak eskatzeko Barne Ministerioko Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusiari.
Barne Ministerioaren eskumenekoak diren laguntzak honakoak dira:
· kalte pertsonalengatik: heriotzagatik edo ezintasun absolutu eta iraunkorragatik: 18.000 euro.
· partikularrei, premiazko gauzak suntsitzeagatik edo hondatzeagatik: kostua, 2.580 euroko mugarekin.
· ohiko etxebizitza erabat suntsitzeagatik: kalteen kostua, gehienez ere 15.120 euro.
· ohiko etxebizitzaren egiturari eragindako kalteengatik: kalteen % 50, gehienez ere 10.320 euro.
· ohiko etxebizitzan izandako beste kalte batzuengatik: kalteen % 50, gehienez ere 5.160 euro.
· Jabekideen erkidego bateko elementu komunetan izandako kalteengatik: kalteen ehuneko 50, gehienez ere 9.224 euro.
· prestazio pertsonalak eta ondasunen prestazioak egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoentzat: gastuen zenbateko osoa.
· industria-, merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduen titularrei, nekazaritza-, itsas eta arrantza- eta turismo-establezimenduak barne: 9.224 eurora arte.
· Toki-korporazioentzat, atzera ezineko jarduerek eragindako gastuengatik: ehuneko 50 eta 100 artean, kasuen arabera.
Ezbehar-kopurua oso handia denez, eta ezbeharren artean aldeak daudenez, oraindik ezin dira ebaluatu eragindako kalteak eta onartzen diren laguntzen kostua. Lehen kalkuluen arabera, hamabi bat milioi eurokoa da Barne Ministerioari dagozkion laguntzen balio osoa.
Beste laguntza batzuk
Horrez gain, beste ministerio-sail batzuek zeharkako laguntzak ezartzea aztertuko dute, larrialdi horiek kaltetutakoei, hala nola:
· Onura fiskalak (Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioa), hala nola Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota salbuestea eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuota murriztea.
· Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako neurriak (Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak eta Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak), Gizarte Segurantzako kuoten hobari eta salbuespen gisa.
· Toki-korporazioei laguntzak ematea (Lurralde Politikako Ministerioa), udal-azpiegiturak, -instalazioak eta -ekipamenduak konpontzeko gauzatzen dituzten proiektuen % 50era arte.
· Beste ministerio batzuek, beren eskumenen eremuan, jarduketa bereziko esparru deklaratu ahal izango dute, bai eta titulartasun publikoko azpiegituretan edo jabari publikoan eragindako kalteak konpontzeko obren premiazkotasuna ere