Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak (MEFPyD) 11 bekatarako deialdia egin du 2025-2026 ikasturterako, Ebaluazioko eta Lurralde Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren eremuan hezkuntzako arlo eta gaietan prestakuntza espezializatua emateko.
2020ko urtarriletik aurrera espezialitate desberdinetako tituludunei zuzenduta dago deialdi hau, beren prestakuntza-jarduera egin dezaten Sailean garatutako arlo eta gaiei buruzko proiektuekin lotuta. Prestakuntza Ebaluazioko eta Lurralde Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntza Ebaluazioko Institutu Nazionalaren egoitzan egingo da.
Elena Fernández Treviño Hezkuntzako Lurralde Zuzendariak azaldu duen bezala, beka hauen helburua prestakuntza espezializatua ematea da, prestakuntza plan bakoitza aplikatzeaz arduratzen diren administrazio unitateetan agintzen zaizkien prestakuntza-zereginetan onuradunek parte hartzea eta laguntzea sustatuz.
Hartzaileak
Prestakuntza beka eskatzen ahalko dute baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek:
Deialdi honetan parte hartu nahi duten irakasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean:
- Adinez nagusi izatea eta Espainiako, Europar Batasuneko beste estatu kideren bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten estaturen bateko nazionalitatea izatea, eta bekaz baliatzeko unean Espainian legezko bizilekua izatea. Espainiar nazionalitatea ez dutenek, espainierako C2 maila egiaztatu beharko dute, hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren arabera.
- Beka mota bakoitzerako eskatzen den tituluduna izatea eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera lortu izana. Ondorio horietarako, erreferentzia-datatzat ez da hartuko hizkuntza-eskakizunerako eskatzen den titulua ematen den eguna, ez eta, hala badagokio, graduondoko ikastaroarena edo aitortzeko, baliokidetzeko edo homologatzeko ebazpenarena ere.
Profilak
Interesa duten eskatzaileen unibertsitate-titulazioak aldatu egiten dira bekaren profilaren arabera: Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua, ingeleseko ikasketak edo ingeleseko C1 maila duen beste edozein espezialitate, Matematika, Estatistika, Soziologia, Psikologia, Psikopedagogia edo Hezkuntzako Gradua, bai eta Arte Grafikoen adarreko goi-mailako teknikari titulua, Arte Plastikoetako eta Diseinu Grafika Inprimatuko goi-mailako teknikaria ere, besteak beste.
Prestakuntza bekek gehienez hamabi hilabeteko iraupena izango dute. Beka emateko ebazpenean zehaztuko da noiz hasiko diren bekak (2025eko irailean edo hurrengo hilabetean), eta noiz amaituko diren ere bai (gehienez ere 2026ko abuztuan).
Prestakuntza beka bakoitzaren urteko gehieneko zuzkidura osoa 14.808,00 eurokoa izanen da, eta gehienez ere hamabi hilabetean banatuko da, 1.234,00 euro irauten duen hilabete bakoitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea
Deialdiaren oinarriak Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daitezke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/830588)
Eskaerak Hezkuntza Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://sede.educacion.gob.es. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaituko da