Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren 6/2023 zenbakiko Instrukzioak, “Ikastetxeetako eta haien inguruetako Bizikidetzarako eta Segurtasuna Hobetzeko Plan Zuzentzaileari” buruzkoak, helburu hauek ditu:
· Haurren eta nerabeen segurtasunarekin lotutako arrisku-egoeren sentsibilizazioa, prebentzioa eta detekzio goiztiarra ikastetxeetan eta haien inguruneetan.
· Haurrek eta nerabeek polizia-baliabideei buruz duten ezagutza hobetzen laguntzea, edozein ingurunetan haien segurtasuna bermatzeko.
· Haurrek eta nerabeek jasan ditzaketen indarkeria-mota desberdinei eta arrisku-faktoreei buruz duten ezagutza hobetzen laguntzea eta izan ditzaketen ondorioei buruz ohartaraztea.
· Ikasleei oinarrizko eskubide eta askatasunekiko errespetuan, gizonen eta emakumeen duintasun eta berdintasun balioetan eta eskola-eremutik indarkeriazko jokabideak erauzteko beharrean hezten laguntzea.
· Ikastetxe inguruetan poliziaren zaintza areagotzea.
· Koordinazio-mekanismo eta -tresna iraunkorrak eratzea polizia-adituen eta irakaskuntza-agintarien artean, hezkuntza-komunitatean, oro har, eta, bereziki, ongizate- eta babes-koordinatzailearekin.
· Arrisku-egoeren aurrean adingabekoak benetan babesteko eskumena duten beste herri-administrazio batzuekiko lankidetzari eustea.