Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioko zenbait goi-kargudunen kargu-hartzea izan da gaur goizean Gobernuaren Ordezkaritzan, Angel Victor Torres ministroa buru izan duen ekitaldian. Bertan izan dira, baita ere, Diana Morant Ripoll Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroa eta Francisco Martin Madrilgo Erkidegoko Gobernuaren ordezkaria.
Arcadi España Garcia Lurralde Politikako estatu idazkariak, Berta Perez Hernandez Departamenduko idazkariordeak eta Antonio Jose Olivera Herrera Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioko Kabineteko zuzendariak hartu dituzte karguak. Guztiak azaroaren 28ko (Berta Hernandez) eta abenduaren 5eko Ministro Kontseiluan izendatuak.