Francisco Martin Aguirre Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkariak bilera izan du gaur goizean Jose Antonio Berrocal Guardia Zibilaren I. Guneko (Madrilgo Erkidegoa) jeneral buruarekin, eta Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako buru Diego Perez de los Cobos koronela ere bertan izan da.
Bilera horren helburua izan da urteko lehen seihilekoko datuen balantzea egitea Guardia Zibilak Madrilgo Erkidegoan duen jarduera-eremuko segurtasunari dagokionez, eta bigarren seihileko horretarako aurreikuspenak aztertzea.
Gobernuaren Ordezkaritzak bere eskumenen artean du eskubide eta askatasunen erabilera askea eta herritarren segurtasuna bermatzea, Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoen laguntza eta lanarekin, horien buruzagitza Gobernuaren ordezkariari baitagokio.