Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak Errioxako A-68 autobideko Arrúbal – Navarrete tarteko lanak egiten jarraitzen du. Gaur egun, 151,87 milioi euroko inbertsioa (BEZa barne) egitea aurreikusten da.
Jarduketaren barruan, A-12 eta LO-20 errepideekiko lotunea zolatzeko lanak sartzen dira. Testuinguru horretan, bihartik (irailak 1, asteartea) urriaren 1era (asteazkena) bitartean, bide-zoruaren aurreko geruzak zabalduko dira, seinaleak jarriko dira eta galtzadako zoruaren errodadura-geruza zabalduko da Logroñorako noranzkoan. Lan horiek hilabete hasieran eta abuztu amaieran egindakoei jarraipena ematen diete.
Hori dela eta, zirkulazioan eragina izango dute, eta, langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, A-12 autobiatik Logroñorantz doazen ibilgailuak Burgoserako noranzkoan birbideratuko dira, 98. eta 96. irteeren arteko transfer batean, eta tarte hori bi noranzkokoa izango da Logroñoraino.
Horrez gain, A-12 autobidearen Logroñorako noranzkoan, LR-137 errepidearekiko lotunean (Fuenmayor eta Navarreteko sarbideetan eta Lentiscaresko industrialdean), galtzadara sartzeko eta handik irteteko adarrak moztuko dira.
Ibilgailuen zirkulazioa errazteko, honako desbideratze hauek jarriko dira:
- Fuenmayor eta Navarretera eta Lentiscaresko industrialdera sartu nahi duten ibilgailuentzat, 98. irteera Sotés-eko lotunean hartzea proposatzen da, eta, N-120aren bidez, LR-137 errepidearekin lotzea, Navarreten dagoen biribilgunean. (1. mapa)
- LR-137 errepidetik A-12 errepidera iritsi nahi duten ibilgailuek Logroñorako noranzkoan N-120 errepidea hartuko dute Navarreten dagoen biribilgunean. (2. mapa)
