Joan den astean Jaenen eta Gironan egindako krimen matxistak gaitzesteko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean Pedro Blanco Gobernuko ordezkaria, Berdintasun Ministerioak krimen horiek deklaratu ostean.
Ekitaldian minutu bateko isilunea gorde zen biktimen oroimenez, ordezkariak hilketa horiek gaitzetsi zituen, biktimen familia eta lagunei elkartasuna helarazi zien eta Espainiako Gobernuak gainontzeko administrazioekin eta gizartearekin eskuz esku lanean jarraitzeko borondatea berretsi zuen, emakumeen gaineko indarkeriak desagerrarazteko eta berdintasuna sustatzeko. "Ez dugu etsiko indarkeria matxista desagerrarazi arte", azpimarratu zuen Pedro Blancok, herritar guztien inplikazioari deia eginez.