Zuzenbidean lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean, eta IESEk (Bussiness School) antolatutako “Lidergoa kudeaketa publikoan” ikastaroa egin zuen.
Bigarren Hezkuntzako irakaslea 1990etik, espezialitate bikoitzarekin: Enpresen Administrazioa eta Merkataritza Antolakuntza eta Kudeaketa. Plaza jabetzan du Saguntoko “Jorge Juan” BHIn, Enpresen Administrazioa espezialitatean.
Zinegotzi lanak egin ditu La Vall d'Uixóko Udalean 1999tik 2015era. Ondoren, Osasun Kudeaketako zuzendari izan zen Valentziako Generalitateko Conselleria de Sanitat Universal i Salut Pública delakoan, 2015etik 2018ra. 2018tik 2020ra, Legebiltzarreko aholkulari izan zen, eta Osasuneko, Kontsumoko eta Gizarte Ongizateko ministroaren Kabineteko zuzendari albokoaren papera bete zuen. Azkenik, 2020tik 2023ko abendura bitartean, Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroaren kabineteko aholkulari eta zuzendari laguntzaile aritu zen.
1966an Vall d’Uixon (Castelló) jaioa.