Lurralde Politikako Ministerioa, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin (FEMP) elkarlanean, "Administrazioa zugandik gertu" plana bultzatzen ari da. Plan horren helburu nagusia da Estatuko Administrazio Orokorrak Espainia osoko udalerri txikietako herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta prestazioak ezagutaraztea.
Horrela, herritarrek Administrazioarekin izapideak elektronikoki egin ahal izango dituzte beren udalerritik bertatik, lekualdatu beharrik gabe.
Plana hainbat fasetan aplikatzen da. Lehen fase honetan, 500 eta 8.000 biztanle arteko udalerriak hartuko dituzte. Gobernuko Ordezkaritzako langileak ekimenarekin bat egiten duten udalerrietara joango dira, informazio-hitzaldien bidez Estatuko Administrazio Orokorrarekin elektronikoki egin daitezkeen tramtiteak eta, bereziki, Zerfitatu Digitala eta antzeko tresnak ezagutarazteko herritarrei eta udal-langileei.
Helburua da Estatuko Administrazio Orokorra herritarrei hurbiltzea, herritarrek zerbitzu publiko guztietara iristeko duten eskubidea gauzatzeko, haien bizilekua edozein dela ere.
Informazio gehiago hemen: