Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkari Pilar Bernabék, Cullerako alkate Jordi Mayorrekin batera, hainbat azpiegitura bisitatu ditu gaur. Azken egunotan Valentziako Erkidegoan izan diren euriteek eragin handia izan dute azpiegituretan.
Azken denboraleak kaltetutako herriekin Gobernuak duen konpromisoa agertu du Bernabek. Fenomeno meteorologiko txar horiek “klima-aldaketaren ondorio dira”. Esan duenez, “larrialdi klimatikoko egoera batean gaude eta inoiz baino gehiago estatu itun bat behar dugu, kolore politikoak eta gobernuetan daudenak alde batera utzita, ezinbestekoa da estatu itun bat larrialdi klimatikoa dela eta”.
Horren harira azpimarratu duenez, “ezin dugu negazionismoekin lotu, klima aldaketa ukatzea arduragabekeria da ezbairik gabe, eta herritarren eta haien segurtasunaren aurkako erasoa da”.