Pilar Bernabé l´Horta Nordeko alkateekin bildu da maila freatikoaren igoera aztertzeko
23/01/2023
Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkari Pilar Bernabé l’Horta Nord eskualdeko alkateekin bildu da, prezipitazio handiek sortutako maila freatikoaren igoeraz kezkatuta. Egoera horrek uholdeak eragiten ditu bizilagunen jabego batzuetan eta udal azpiegituretan.
Gobernuaren ordezkaria udalerrien esanetara jarri da, inplikatuta dauden administrazioen arteko bilera guztietan parte har dezaten, arazo hori konpontzen laguntzeko.