- Guztira, 224.359 prestazio lehen gurasoarenak izan ziren, normalean amarenak, eta 249.361 bigarrenarenak
- Gizarte Segurantzak 3.260,2 milioi euro bideratu zituen iaz prestazio horietara
- Familiakoak zaintzeko eszedentziak 47.455 izan ziren, horietatik % 70,2 emakumeak
2023ko urtarrilaren 27a, ostirala.- Gizarte Segurantzak 473.720 adingabea jaio eta zaintzeagatiko prestazioak izapidetu zituen 2022an, hau da, % 0,4ko igoera izan zuen 2021eko aldi beraren aldean. Guztizkotik, 224.359 izan dira lehen gurasoarenak, normalean amarenak, eta 249.361, bigarren gurasoarenak, normalean aitarenak.
Prestazio horri lotutako gastua, 2022ko urtarrilaren eta abenduaren artean, 3.260,2 milioi eurokoa izan da. 2021ean, kopuru hori 3.010,6 milioikoa izan zen, hau da, % 8,3ko hazkundea izan zuen.
Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioak amatasun- eta aitatasun-prestazioak ordeztu zituen, 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean jarri zenean, eta bien arteko erabateko parekatzea ekarri du. Gaur egun, baimena 16 astekoa da bi gurasoentzat, eta eskubide indibidual eta besterenezin gisa onartzen da. 16 aste horietatik, sei erditu edo ebazpen judiziala edo administratiboa eman eta berehala hartu behar dira, adopzio, zaintza edo harrera kasuetan. Gainerako denbora ondoz ondoko aldietan har daiteke, astebetekoak gutxienez.
Prestazio horien zenbatekoa erditzearen, adopzioaren, zaintzaren edo harreraren aurreko hilabeteko kotizazio-oinarriaren baliokidea da, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) ordaintzen du zuzenean, baimenak irauten duen asteetan.
Autonomia-erkidegoen arabera, jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazio gehien Andaluzian (86.106), Katalunian (84.287), Madrilen (78.134) eta Valentziako Erkidegoan (48.372) daude. Jaiotzagatiko prestazioa modu telematikoan eskatzeko aukera ematen du Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak, Tu
Gizarte Segurantza (https://sede.seg-social.gob.es) https://sede-tu.segsocial.gob.es/ eta formularioaren bidez, helbidean https://tramites.segsocial.es/acceso/prestacion-nacimiento-cuidado-menor.html
Jaiotza edo adingabearen zaintzagatiko atsedenaldi jarraituak ere telematikoki eska daitezke, gurasoek aldia zatitzea aukeratzen badute.
Seme-alaba, etxean hartutako adingabea edo familiakoa zaintzeko eszedentziak
Bestalde, 47.455 eszedentzia eman ziren 2022an; horietatik, 33.290 emakumeenak izan ziren, % 70,2, eta 14.165 gizonenak (% 29,8).
Eszedentzia-kopurua % 1 murriztu da batez beste, 2021eko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta.
Madril (9.822), Katalunia (7.322), Andaluzia (5.279), Valentziako Erkidegoa (4.866) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (4.752) eta Valentziako Erkidegoa (4.866) dira izapidetutako eszedentzia gehien dituzten autonomia-erkidegoak.
Aurreko urtearekin alderatuta eszedentziak gehien igo diren erkidegoak Kanariar Uharteak (%9,7), Valentziako Erkidegoa (%7,1), Asturias (%5,3) eta bi hiri autonomoak dira (Melilla, %41,7 eta Ceuta, %7,41). Aldiz, jaitsiera handienak EAEn (- %15,3), Galizian (- %9,4) eta Kantabrian (- %7,1) izan dira.
Langileek eszedentzia eska dezakete seme-alabak edo etxean hartutako adingabeak zaintzeko edo beste senide batzuk zaintzeko. Seme-alaba bat edo hartutako adingabe bat zaintzeko eszedentziaren lehenengo hiru urteak kotizazio-aldi eraginkortzat hartuko dira, Gizarte Segurantzaren prestazioen ondorioetarako, erretiroagatik, ezintasun iraunkorragatik, heriotzagatik eta biziraupenagatik, amatasunagatik eta aitatasunagatik. Halaber, benetan kotizatutzat joko da, prestazio horien ondorioetarako, beste senide batzuk zaintzeko eszedentziako lehenengo urtea.