2023ko abenduaren 14an.- Eraldaketa Digitaleko ministro José Luis Escrivák Ministerioaren mende dagoen Espainiako Zibersegurtasun Institutuaren (INCIBE) egoitza bisitatu du Leonen. Hala, erakunde horren lana bertatik bertara ezagutu du, eta lan bilera egin du taldearekin.
Escrivák nabarmendu du “INCIBEk egiten duen babes-lan itzela, bai herritarrena, bai enpresena, bai administrazio publikoena, askoz ere seguruago senti baitaitezke digitalizaziorako une erabakigarri honetan, bizi dugun honetan”. Hala, gogorarazi du informazio eta komunikazioen sektoreak sortu duela enplegu gehien pandemiaz geroztik, “eta horrek erakusten du une honetan duen indar izugarria”. Zentzu horretan, “konfiantza ezinbestekoa” dela azpimarratu du, eta horregatik, langile guztiei eskerrak eman dizkie eguneroko lanagatik.
Gaineratu duenez, “zibersegurtasunerako funtsezko unea bizi dugu eta garrantzitsua da erakunde publikoak izatea, INCIBE kasu, gure babesa zainduko dutenak”. Zehazki, gure ekonomiari egiten dion ekarpena nabarmendu du, “gure enpresen digitalizazio segurua” bultzatzen duelako, “eta horrek balio izugarria du”.
INCIBEren proiektuak
Topaketan, INCIBEren proiektu nagusiak aurkeztu dira, eta horien artean nabarmentzekoa da aurten ‘INCIBE Emprende 2023-2026’ ekintzailetzarako gonbidapen publikoa, INCIBEren 2021- 2025 Plan Estrategikoan jasoa eta España Digital 2026 agendarekin bat datorrena. Guztira, 64 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo da programan, eta horietatik 45 milioi euro emango ditu INCIBEk, Next Generation EB funtsetatik. Herritarren, ETEen eta profesionalen zibersegurtasun-gaitasunak indartzea eta zibersegurtasun-sektorearen ekosistema sustatzea ditu helburu, besteak beste.
Gainera, ‘Zure Laguntza Zibersegurtasunean’ zerbitzuak, abian jarri zenetik, 252.000 kontsulta baino gehiagori erantzun die, eta horietatik 156.000 baino gehiago zibersegurtasunaz kezkatuta dauden erabiltzaileenak dira. Hala, astean 1.500 kontsulta baino gehiago egin dira, batez beste, aurten. Lerro honek eskaintzen duen arreta-mota, batez ere, aholkularitza prebentibora, erreaktibora eta informazio-kontsultetara bideratuta dago. Aurtengo datu metatuetan ikus daitekeenez, prebentzio lerroa izan zen eskaera gehien jaso zituena, kontsulten %55arekin, eta ondoren, aholkularitza erreaktiborako %45a.
Halaber, azpimarratu da Espainiako Gobernuak, INCIBEren bidez, enpresen eta industriaren alde egiten duela, Erosketa Publiko Berritzailearen Ekimen Estrategikoaren bidez (IECPI). Ekimen hori sektore publikotik zibersegurtasunaren berrikuntza sustatzeko tresna bat da, zehazki, irtenbide berritzaileak edo garapen-fasean daudenak eskuratuz. 175 milioi euro daude konprometituta, zibersegurtasuneko 142 proiektutan, 83 kontratistarekin eta % 75 enpresa txiki eta ertainetako enpresekin.
Amaitzeko, proiektu estrategikoen datuak eta zibersegurtasun-katedrak eman dira ezagutzera, unibertsitate publikoek ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-programak garatzen eta zibersegurtasun-gaitasunak indartzen laguntzeko. Katedrei dagokienez, gaur egun 16 hitzarmen eta 51 proiektu estrategiko gauzatu dira, eta guztira 40,5 milioi euroko ekarpena egin da. Hori guztia Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan egiten da, Next Generation EU delakoen finantzaketarekin.