2023ko irailaren 13a.- Gobernuko ordezkariordeak, Marian Ruedak, Trafiko Buruzagitza bisitatu du, Pedro Pastor probintziako Trafikoko buruarekin batera, eta buruzagitzaren instalazioak erakutsi dizkio, baita han lan egiten duten langileak aurkeztu ere.
Buruzagitzak izan ditzakeen beharren berri izateko interesa agertu du ordezkariordeak “lan egin behar da Trafiko Buruzagitzaren beharrak asetzeko, herritarrei ahalik eta arreta onena emateko eta ahalik eta denbora laburrenean”.
Bestalde, datuak errepasatu dituzte, probintzian gertatutako istripuen ingurukoak, azken urteetako bataz bestekoan dauden datuak izanik. “Nolanahi ere, lanean jarraitu behar da istripuak gutxitzeko eta hildakorik ez egoteko; eta, horretarako, zirkulazio-arauak bete behar dira, hala nola abiadura-mugak errespetatzea, alkoholaren eta drogen eraginpean ez gidatzea, telefono mugikorra ez erabiltzea, eta segurtasun-mekanismo guztiak jarrita eramatea, hala nola gerrikoa; era berean, atsedena hartuta joateak arreta handiagoa izateko aukera ematen du, eta, hala, logura saihesteko”.