Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioak, Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren bidez, UNICO I+G 6G 2022 programaren deialdiaren behin betiko ebazpena argitaratu du. Haren bidez, milioi erdi euro bideratuko dira Oviedoko Unibertsitateak Asturiasen 6Gren inguruko ikerketa- eta garapen-ekosistema indartzeko duen proiektu batera.
Next Generation EU funtsek eta Berreskuratze Planak bizkortu duten modernizazio eta transformazio digitalaren prozesu betean, laguntza horiek I+G+b sustatzen dute 6G teknologiaren hedapenean, 48,8 milioi euroko inbertsioarekin Espainia osoan.
UNICO I+G 6G 2022 deialdiaren Ebaluazio Batzordeak (Telekomunikazioetako eta Azpiegitura Digitaletako Estatu Idazkaritzako kideek osatua, besteak beste) aurkeztutako 53 proiektuetatik 48 zenbatetsi ditu.
Bi laguntza-azpiprograma
Inbertsio publikoko bi ildo bereizirekin, unibertsitate eta ikerketa-zentroetako azpiegitura eta ekipamendu zientifiko-teknikoak finantzatzeko proiektuei esleitu zaizkie diru-laguntzak, baita Espainiako konpainien I+G proiektuen garapena sustatzeko proiektuei ere, heldutasun-maila ertainean.
Zehazki, 35,8 milioi euro eman zaizkie unibertsitateen eta ikerketa-zentroen proiektuei 5G+ eta 6G teknologien ikerketa-azpiegiturak finantzatzeko eta ekipamendu zientifiko-teknikoa erosteko, eta ia 13 milioi 5G+ teknologiaren I+Gko enpresa-ekimenei.
Hainbat ikerketaren arabera, 5G eta 6G sareei eta zerbitzuei lotutako BPG globalaren hazkunde-potentziala 3.000 milioi eurora iritsiko da 2030ean.
Teknologia mugikorraren hurrengo belaunaldietan I+Garen aldeko apustuak aurrera darrai ekitaldi honetan. Gaur egun, ebaluazio-prozesuan dago UNICO I+G 6Gren bigarren deialdia, duela gutxi eskaerak aurkezteko epea itxi zuena
Esleipendunen zerrenda esteka honetan ikus dezakezu.
UNICO I+Gri buruz
Berreskuratze Planaren helburuetako bat da Espainia 5G eta 6Gren hedapenean aitzindari den herrialde gisa sendotzea, alor horretako I+G+Ba bultzatuz. Planak 230 milioiko finantzaketa aurreikusten du 2023ra arte, teknologia horren inguruko ikerketa- eta berrikuntza-ekosistema bat sortzeko.
2021ean, lehen UNICO I+G deialdiaren ebazpenarekin, Gobernuak onartu zuen 90 milioi euro baino gehiagoko laguntzak ematea 113 ikerketa- eta berrikuntza-proiekturi 5G aurreratua eta 6G teknologien hedapenean.
Deialdi horren betekizunen artean, zentro horiek beren jardueraren %70 Espainiako enpresekin azpikontratatzea ezarri zen, sektore publikoak sektore pribatuaren palanka eta gidari gisa jardun dezan.
Duela bi urte hasitako bidea osatzeko –heldutasun teknologiko baxuko proiektuetara bideratua (2-4)–, ikerketa eta berrikuntzako ekosistema bat sortzen laguntzen duen bigarren fase hau jarri zen abian, garapen-maila aurreratuagoetan dauden proiektuetarako laguntzak barne (3-6), sektore pribatuaren zeregin nabarmenarekin.