"Hirurteko liberala berrehun urte geroago. Iragana ulertu, oraina hausnartu"
Kongresua Senatuko Europa aretoan egin zen 2022ko maiatzaren 31tik ekainaren 2ra (Bailen kalea 3, Madril)
Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak, Memoria Demokratikoko Estatu Idazkaritzaren bidez, Hirurteko Liberala (1820-1823) oroitzeko hainbat jarduera antolatu ditu. Garai historiko horrek 1812ko Konstituzioa berrezartzea ekarri zuen, eta urte horietan nagusi zen absolutismoaren aurkako liberalismoaren borrokaren ikurra da oraindik.
Efemeride hori ospatzeko, Estatu Idazkaritzak Nazioarteko Kongresu bat antolatu zuen, izenburu honekin: "Hirurteko liberala berrehun urte geroago. Iragana ulertu, oraina hausnartu", Senatuan 2022ko maiatzaren 31tik ekainaren 2ra egin zena, hurrenez hurren Castelloko Jaume I Unibertsitateko eta Oviedoko Unibertsitateko Manuel Chust eta Ignacio Fernandez Sarasola katedradunek zuzendua. Azterketa- eta eztabaida-foro horren bidez, gure historiaren aldi hori gidatzen lagundu zuten emakumeen eta gizonen printzipioak aitortu, baloratu eta zabaldu nahi izan dira.
Nazioarteko Kongresu honekin zerikusia duten esteka eta baliabide batzuk partekatzen ditugu: