- Marisol Garmendiak dio “sinbolo horiek egoteak Memoria Demokratikoaren Legea eta Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen erreparazioa urratzen dituela”
- Indarrean dagoen legedia betetzeko beharrezko neurriak hartzea proposatu dio Oiongo Alderdi Sozialistak Udalari
Marisol Garmendiak, Gobernuak EAEn duen Ordezkariak, Barriobustoko (Oion) barrutiko elizan dagoen plaka bat kentzearen alde egin du. Plaka horrek Espainiako Gerra Zibilean bando nazionalean boluntario izan ziren zortzi herritar omentzen ditu. “Plaka hori kendu egin behar da Memoria Demokratikoaren Legeak zehazten duenaren arabera. Sinbolo horiek egoteak Legea eta Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen erreparazioa urratzen ditu” dio Garmendiak. “Espainiako Gobernuak egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzearen printzipioekin duen konpromiso irmoa berretsi nahi dut”.
Zentzu horretan, Oiongo talde sozialistak Arabako herri horretako Udalari indarrean dagoen legedia betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu dio. Marisol Garmendiak Gobernuaren Ordezkari gisa babesten duen proposamena. “Memoria Demokratikoaren Legeak argi ezartzen du Gobernuak printzipio demokratikoekin eta biktimen erreparazioarekin hartutako konpromisoa. Tokiko administrazioekin eta inplikatutako erakundeekin lan egingo dugu legea betetzeko, erregimen diktatoriala goraipatzen duten elementuak kentzeko eta gure herriaren memoria demokratikoa ohoratzen duten espazioak sustatzeko”.
Garmendiaren ustez, “ikur frankistak espazio publikoetatik ezabatzea ez da soilik lege-agindua, justizia historiko eta moraleko ekintza ere bada. Beharrezko urratsa da demokrazia erabat inklusiboa sendotzeko eta balio konstituzionaletan oinarritutako elkarbizitza indartzeko”.