- Autobidearen segurtasunean eta kudeaketan eskumena duten euskal agintariei abisua eman zaie, neurri egokiak har ditzaten
Frantziako agintariek Gobernuaren Euskadiko ordezkaritzari jakinarazi diote, gaur goizean Frantziako nekazariek A-63 autobideko zubi bat blokeatu dutela Baiona parean. Bide hori Espainiatik Parisera eta herrialde osora iristeko ezinbesteko komunikazio bidea da. Esan digute egunean zehar auto-ilara handia sortzea aurreikusten dela, autobidean harrapatuta geratuko diren kamioi eta auto ilara luzeekin.
Gobernuaren Ordezkaritzatik gertakari hauen berri eman diegu autobidearen segurtasunean eta kudeaketan eskumena duten euskal erakundeei.